martes, 12 de enero de 2010

IKASITAKOA ETA ONDORIOAK

->Curriculum Vitae nola egiten den ikasi dut. Lan baliagarria iruditzen zait lana bilatzerako momentuan, horrelako bat egiten jakin behar dudalako. Hau burutzeko, interneten jarria zegoen plantillaz baliatu naiz.

->Bestetik, bilera-akta egiteko, nahiko korapilatsua iruditu zitzaidan hasieran. Hala ere, bilera-akta baten estruktura nolakoa den barneratu dudala uste dut.

->Euskarazko eta gaztelerazko pasarteak ezagutu ditut. Interesgarriak, bitxiak iruditu zaizkit. Hainbeste erdarakada ez esateko egokiak dira.

->Gutun-informalaren estruktura menperatzen dudala uste dut. Betidanik nola egiten diren ikasi dugun arren, oraindik ez nuen guztiz barneratzen estruktura hori ( data, agurra, paragrafoen antolaketa…).

*Orokorrean, testuak (deskribapenak, narrazioak, argudio testuak...) idazterakoan, barneratu dut kontuan hartu behar direla hainbat puntu hobekuntzari begira:

  • esaldi laburrak
  • sinonimoen erabilera
  • paragrafoen antolaketa
  • hartzailearen arreta bereganatzea, interesa piztea
  • kontzeptuak ez errepikatzea
  • komunikagarritasuna zaintzea
  • testuaren koherentzia eta kohesioa zaintzea
  • ergatiboaren erabilera kontuan hartzea
  • txukuntasuna eta ordena
  • ideien garbitasuna


lunes, 11 de enero de 2010

ZUZENKETARAKO GIDA

( EHIZAREN INGURUAN )


A. KOHERENTZIA

A.1- TESTUAREN XEDEA:

-Zertan ikusten duzu Testua ez dela esposizio arrunta?

*Subjektibitatea nagusitzen delako eta igorleak hainbat argudio ematen dituelako bere tesia indartzeko.


-Idazleak ehizaren gaiaren inguruan dagoen gatazka agertu ala postura jakina defendatzen du?

*Postura jakina defendatzen du. Bi ehiztari talde bereizten ditu (ehiztariak eta eskupetariak), baina, hala ere, biei kritika egiten die bere argudioak erabiliz.


A.2- TESIA

-Zein da testuaren tesia?

*Ehizaren munduan dauden bi taldeak aurkezten dizkigu, bere ikuspuntutik sailkatzen dituenak, baina ez batan ez bestean ez du jarrera hartzen. Hau da, hiltzaile hutsak bailiran uzten ditu biak. Gaur egun gehiegizko ehiza egiten ari dela dio eta natura izugarri kaltetzen ari dela. Jada ehiza-kirola alde batera utzi dela, eta jendeak animaliak hitzen dituela hiltzeagatik.


-Idazleak tesi hori agertu ala defendatu egiten du?

*Idazleak bere tesia defendatzen du, ari eta garbi. Argudioak ematen ditu bere tesia indartzeko eta defendatu ahal izateko.


-Zure laburpena lehen pertsonan egin duzu, jatorrizko testua bezala?

*Ehizan jarduten dutenen artean, bi talde bereizten dira: ehiztariak eta eskupetariak. Hala ere, idazlearen aburuz, biak dira hiltzaile hutsak. Esaten du udazken aldean ehizaroan hasten dela eta beraz, jende asko ehizara doala. Lehen esan bezala, bi ehiztari talde bereizten dituela, baina biak hiltzaile moduan deskribatzen dituela. Baita ere arrazoiak ematen ditu ehiza ez egiteko, natura hondatzen dutelako. Bestalde, antzinako eta gaur egungo ehizak konparatzen ditu eta bakoitza nolakoa den aurkezten digu. Eta azkenean, aipatzen du ez dela beharrezkoa praktikatzea, hau da, aitzinean armarik gabe ondo moldatzen ziren eta ehizatzen zuten beharrezkoa zutena.

*Ez, laburpena 3. pertsonan egin dut.


-Tesia defendatu ala azaldu egin duzu?

*Igorlearen tesia azaldu dut, besterik ez. Aipatu dut zein den bere jokabidea ehizaren gaiaren aurrean eta zer defendatzen duen berak, baina ni ez naiz inongo posturan jarri eta ez dut nire iritzi pertsonala eman.


A.3- EGITURA

1. Udazken aldean ehizaroa hasi eta jende asko ehizara doa.
(1-7 lerroak) -> Sarrera

2. Ehiztariak eta eskupetariak
(7-60 lerroak) -> Tesia

3. Naturaren gozamena guztiona da, ez bakarrik ehiztariarena
(61-77 lerroak) -> Tesia

4. Ehiza ez egiteko arrazoiak
(78-114 lerroak) -> Arrazoiak

5. Antzinateko ehizaren ezaugarriak
(115-136 lerroak) -> Konklusioa

6. Oraingo ehizaren ezaugarriak
(137-148 lerroak) -> Konklusioa

7. Gaur egungo ehizan aritzeko justifikaziorik eza.
(149-170 lerroak) -> Amaiera


-Zure laburpenean garbiro bereizten dira zati desberdinak?, eta, bakoitzari dagokion guztia zati jakin horretan bildu duzu?

*Nire laburpenean testuaren egituraren 7 puntuak aipatu egin ditut, baina agian ez dut informazio guztia puntu bakoitzean bildu.


A.4- SARRERA ETA AMAIERA

-Gaia aurkeztu eta testua ixteko funtzioaz gain, ba al dute aparteko zereginik argudioan?

*Nire ustez bai dutela aparteko zereginik, sarrera eta amaiera igorleak ematen dituen argudioak indartzeko era izan litezkeelako edota beste saiakera egiteko irakurleak guztiz konbentzitzeko.


-Funtzio horiei erantzuten al diote zure laburpenean bildu dituzunak?

*Ez diote erantzuten nire laburpenean bildu ditudanei.


B. KOHERENTZIA

-Testuaren zati bakoitzaren funtzioa ez dago “espreski” adierazita, aitzitik, testua hari jarrai bakarrari borobiltzen zaio. Zureak ere ezaugarri hori betetzen al du?

*Bai, nireak ere ezaugarri hori betetzen du. Ez da espreski bereizten funtzio bakoitza, baizik eta argudioka banatuz sortu dut nire argudio testu pertsonala.


-Deskribapen, iritzi… guztiak azaltzerakoan jatorrizko edukina eta ikuspegiak errespetatzea lortu al duzu?

*Nik uste dut edukina eta ikuspegiak errespetatu egin ditudala, beti kontuan hartu baitut igorlearen iritzia eta une oro esaten duena.


C. KOMUNIKAGARRITASUNA

-Estilo zuzena, hots, lehen pertsonan egina, komunikagarriagoa da argudioan. Zu, zeure laburpenean, inplikatu al zara iritziekin?

*Ez naiz inplikatu iritziekin. Laburpena 3. pertsonan egin dut eta igorleak testuan aipatzen duenaren arabera idatzi dut, ez dut nire iritzi pertsonala sartu. Aipatu dut igorleak defendatzen duena eta ematen dituen argudioak.


-Deskribapenak modu subjektiboan egin dituzu?

*Ez. Ehizaren testua deskribatu dudanean objektiboki egin dut.


-Egiazta ezazu zure testuak dioena leial zaion jatorrizkoari.

*Behin egiaztatu dudala, esan dezaket nire testuak dioena leial zaiola jatorrizko testuari.


_________________________________________________________


( JON MIRANDE )


A. KOHERENTZIA


A.1- TESTUAREN XEDEA:

-Zertan ikusten duzu testua ez dela esposizio arrunta?

*Bere iritzia testuan ageri delako eta argudioak erabiltzen dituelakoz tesia indartzeko. Beraz, subjektibitatea nagusitzen da. Igorleak hainbat puntutan oinarrituz, testua eraiki du, bere tesia aurkezteko eta defendatzeko asmoz.


-Idazleak gaiaren inguruan dagoen gatazka agertu ala postura jakina defendatzen du?

*Idazleak postura jakina defendatzen du. Testuaren gaia Jon Miranderen lanaren ikerketa litzateke. Hau da, idazle honek bere bizitzan zehar burututako lanak ikuspegi politikotik ikertzea du helburu igorleak. Esan bezala, Miranderen ideologiak garrantzi handia hartzen du, nolabait, igorleak ideologia hori ardatz izanda, kritika bat hasiko duelako. Beraz, postura bat hartzen du, kritika bat egiten duelako.


A.2- TESIA

-Zein da testuaren tesia?

*Testuaren tesia laugarren lerro-multzoan ageri da. Nola Miranderen faxismoa kritikatzen duen ikus dezakegu, adibidez, esaten duenean: “faxismoaren arazoa sobera larria delako”. Igorleak ez du idazlearen estiloaz, aspektu literarioez hitz egiten, baizik eta Miranderen euskaltzaletasuna nazismoarekin izandako lotura aztertzen aritu da.


-Idazleak tesi hori agertu ala defendatu egiten du?

*Nire ustez, idazleak bere tesia defendatu egin duela. Bere tesia indartzeko argudiok eman ditu, hala nola, adibideak emanez (adibide bat, “Haur besoetakoa”), datak aipatuz (1970ean argitaratu zen) edota beste idazleek esandako esaldiak aipatuz (“zeren Miranderen moduak eta pentsamenduak alde batera utzita…”).


-Zure laburpena lehen pertsonan egin duzu, jatorrizko testua bezala?

*Hasieran, gai nagusiarekin batera, Jon Miranderen lanaren ikerketa txiki bat egiten du, eragin handiko idazlea dela esanez eta bere ideologia politikoa eskuin muturrekoa zela. Bestalde, Mirande nazi, arrazista eta antisemita zela nola hartu zuen publikoak, batzuk onartu zutela eta beste batzuk, aldiz, ez. Mirandek ekarritako literatur molde berriak ere aipatu izan dira testuan. Idazleak Miranderen faxismoa kritikatzen du gogorki eta beraz, idazleak, Miranderen euskaltzaletasuna nazismoarekin nola lotzen den analizatzera abiatzeko asmoa du.

*Laburpena hirugarren pertsonan egin dut, azalduz benetako idazleak esaten duena. Ez naiz testuan sartu, ez dut nire iritzirik eman.


-Tesia defendatu ala azaldu egin duzu?

*Tesia bakarrik azaldu dut. Esan bezala, ez naiz testuan murgildu iritzi pertsonalak ematen hasteko. Idazlearen tesia zein den aipatu dut, hau da, Jon Miranderen faxismoa kritikatzen duela, ez dagoela batere ados bere ideologiarekin.


A.3- EGITURA

*Testuaren egitura induktiboa da. Hau da, hasieran, gertaera zehatz batzuk aipatzen ditu, eta ondoren, testuaren ondorio moduan bere tesia aurkezten du. Igorleak esaten du, Mirandek Euskal Herria eta euskara maite zaituela (5. lerro-multzoan). Bestetik, igorleak Miranderen arrazismo eta nazismo arazoak aipatzen ditu, era berean, mesprezatuz. Baina, berak lortu nahi duen helburua da Miranderen euskaltzaletasuna nazismoarekin nola lotzen den analizatzea. Esaterako, 3. lerro-multzoaren azkeneko lerroetan ageri da 1970ean “Haur besoetakoa” argitaratu zela. Baita ere esaten du, Arestik nola lagundu zuen Mirande. Horrela, ikus dezakegu, gertaera zehatzak aipatzen dituela, eta gero, tesia agerian uzten duela.

1.paragrafoa: sarrera -> testuari sarrera ematen dio esanez zertaz mintzatuko den eta zein da testu hau idaztearen xedea.
2.paragrafoa: arrazoiak -> ezkertiarren iritziak .
3.paragrafoa: arrazoiak -> zer esaten zuen berak bere ideologiari buruz eta nola ikusten zuen hori jendeak.
4.paragrafoa: tesia -> ez du onartzen nazia, arrazista eta faxista izatea, ikuspegi politikotik azterketa egiten baitio. Idazten zuen literatura alde batera uzten du eta bere ideologian politikoan zentratzen da.
5.paragrafoa: amaiera -> bere tesia berrindartzen du. Berriro ere, aspektu literarioak alde batera utzi dituela esaten du.


-Zure laburpenean garbiro bereizten dira zati desberdinak?, eta, bakoitzari dagokion guztia zati jakin horretan bildu duzu?

*Nire laburpenean 5 zati bereizten ditut, paragrafoka bereizirik agertzen zaizkigularik. Lehenengo zatian, gai nagusia agertzen zaigu. Bigarrenean, ezkertiarren ikuspegiaren aipamena egiten da. Hirugarrenean, Miranderen literatur molde berriak aipatu ditut. Laugarrenean, idazlearen tesia ageri zaigu eta azkeneko lerro-multzoan, Euskal Herriarekiko duen lotura nabarmentzen da.


A.4- SARRERA ETA AMAIERA

-Gaia aurkeztu eta testua ixteko funtzioaz gain, ba al dute aparteko zereginik argudioan?

*Nire ustez, bai. Sarreraren kasuan, esaterako, idazleak esaten digu zein den testua idazteko arrazoia, hau da, Jon Miranderen lana ikuspegi politikotik ikertzea eta honekin, testuaren norabidea zein izango den ezagutzera eramango gaitu. Amaieraren kasuan, nire ustez ez duela aparteko zereginik argudioan, berriro ere esan du zein izan den testua idaztearen helburua eta Jon Mirande nolakoa den berriro ere erakusten digu, politikaren munduan.

-Funtzio horiei erantzuten al diote zure laburpenean bildu dituzunak?

*Nik uste dut sarreraren kasuan bai erantzuten diola funtzio horri, baina ez diot garrantzi handirik eman nahi izan.


B. KOHERENTZIA

-Testuaren zati bakoitzaren funtzioa ez dago “espreski” adierazita, aitzitik, testua hari jarrai bakarrari borobiltzen zaio. Zureak ere ezaugarri hori betetzen al du?

*Bai, nireak ere ezaugarri hori betetzen du. Ez da espreski bereizten funtzio bakoitza, baizik eta argudioka banatuz sortu dut nire argudio testu pertsonala.

-Deskribapen, iritzi… guztiak azaltzerakoan jatorrizko edukia eta ikuspegiak errespetatzea lortu al duzu?

*Nik uste dut edukia eta ikuspegiak errespetatu egin ditudala, beti kontuan hartu baitut igorlearen iritzia eta une oro esaten duena.


C. KOMUNIKAGARRITASUNA

-Estilo zuzena, hots, lehen pertsonan egina, komunikagarriagoa da argudioan. Zu, zeure laburpenean, inplikatu al zara iritziekin?

*Ez, ez naiz iritziekin inplikatu. Testu baten laburpena egiten dudanean, beti igorleak esaten duena eta pentsatzen duena idazten dut, eta ez badidate eskatzen, ez dut nire iritzi pertsonalik jartzen. Beraz, laburpena 3. pertsonan egin dut eta igorlearen iritzia azpimarratzen saiatu naiz.

-Deskribapenak modu subjektiboan egin dituzu?

*Ez. Esan bezala, ez dut iritzirik eman eta beraz, ez dut inondik subjektibotasuna sartu. Ez naiz testuan murgildu nire iritzi pertsonala jartzeko.


-Egiazta ezazu zure testuak dioena leial zaion jatorrizkoari.

*Behin egiaztatu dudala, esan dezaket nire testuak dioena leial zaiola jatorrizko testuari.

ARGUDIO TESTUAK

ABORTOAREN LEGEZTAPENA:


“Gure gorputzen jabe izateko eskubidea, amatasunari buruz libreki erabakitzeko eskubidea, amatasun librea eta desiratua” leloarekin defendatzen ditugu emakumeok gure eskubideak. Hauei indarra eman beharrean gaude, entzun gaitzaten, errespeta ditzaten gure erabakiak.

Gaur egungo legediak sustatzen du, haurdunaldiaren borondatezko etenduraren pribatizazioa eta bide batez, atentzio ginekologiko orokorragoarena. Haurdunaldiaren etendura ia ez da zentro publikoetan praktikatzen eta, horrela, pribatuen esku geratzen da.
Datuek erakusten duten moduan, kasuen %3an soilik zentro publikoetan egiten da. Bestalde, Autonomi Erkidego askotan, aldiz, ez da zentro publikoetan egiten, kasua edozein izanik ere. Adibideei erreparatuz, Nafarroa kasurik larriena litzateke, ezin baita haurdunaldiaren etendurarik egin osasun publikoetan ezta pribatuan ere.


“Nire gorputza nire da” lema historikoa defendatzeko beharrean gaude emakumeok. Norberak bere eskubideak defendatzeko aukera izan behar badu, emakumeok ere bai. Abortatzeko eskubidea izan behar dugu, gure gorputza da eta inork ez digu eskubide hori ukatu behar. Egokia izango litzateke haurdun geratzea, dirua, gaztetasuna edo dena delakoarengatik ume hori zaintzeko gai izango ez bagina?
Egia da, gaur egungo gazte askok ez diotela gai honi behar bezalako garrantzia ematen eta antisorgailuak alde batera uzten dituztela. Hori horrela izan arren, gure gorputzaren eta sexualitatearen jabe izaten jarraitzen dugu. Gure ugalketaz erabakitzeko eskubidea izan beharko genuke, argi eta garbi. Lehengo hariari jarraikiz, gizarte honetan ikusten dudana da arduragabetasun hutsa gazte askoren aldetik, eta gehienbat, mutilen aldetik. Badirudi modan jarri dela antisorgailuak ez erabiltzea, erosotasuna dela eta, gehienbat. Ez dute pentsatzen zerbait gerta daitekeela hori eginez gero eta datozen ondorioak ikusterakoan, orduan bai kezkatzen direla.
Neurriak lehenagotik hartu behar dira, ez du balio zerbait gertatuz gero kezkatzea, pentsatu behar dira gauzak egin baino lehen.


Baina behin neskaren bat haurdun geratuz gero, bere ugaltze-eskubideak errespetatu behar dira, eta honen barruan hainbat eskubide sartzen dira. Hala nola, emakume bakoitzak bere gorputza eta bere ugalketa bizitza kontrolatzeko dituen eskubideak, erabaki horiek aurrera eramateko baliabideak izateko eskubidea, derrigortzerik eta bortizkeriarik gabe, seme-alabak eduki nahi dituen edo ez, zenbat eta zergatik erabakitzeko eskubidea, eta haurdunaldian eta erditzean, laguntza egokia izateko eskubidea. Eskubide hauek gureak dira eta ez beste inorenak.


Manifestapen ugari egin dira bai abortuaren alde, bai abortuaren kontra. Nire aburuz, eta telebistan, egunkarietan… ikusten den bezala, abortuaren kontrako manifestazioetan gehienbat haurrak erabili dituzte beraien lemak aldarrikatzeko. Haur horiek ez dakite zer ari diren defendatzen, ez dakite zer den abortua, ez eta horren alde edo kontra dauden ere. Beraz, lotsagabea iruditzen zait ume txiki horiek beren gurasoen iritziak defendatu behar izana kartel batzuk eramanez, ez direlakoz jabe oraindik egiten ari direnaz ohartzeko.


Amaitzeko, testuan zehar defendatzen saiatu naizena, berriro ere azpimarratuko dut. Emakumearen gorputza emakumearena da, ez beste inorena. Norberaren eskubideak errespetatu behar dira eta horien artean, abortatzeko eskubidea. “Nire gorputza nirea da”. ABORTUA LEGEZTATU BEHAR DA.


________________________________________________________


GURASOEKIN BIZITZEA 25 URTEREKIN. EROSOTASUNA NAGUSI?


Gaur egun, etxebizitza eskuratzea ez da gauza erraza. Prezioak oso altuak dira eta gazteek, duten soldatarekin, ezin diete etxebizitza batek ditun gastu guztiei aurre egin. Bestalde, lana aurkitzea ere nahiko konplexua bilakatu da azken urteotan eta beraz, diru askorik ez dago etxe bat erosteko edota alokatzeko.
Baina ez naiz diruak dakarren arazoei buruz mintzatuko, baizik eta gurasoen etxean bizi diren gazteei buruz, hain zuzen ere, erosotasunagatik gurasoen etxean bizi direnak.


Gazte askok eta askok erosotasuna dela eta erabakitzen dute gurasoen etxean bizitzen jarraitzea. Ez dute bakarrik bizitzeko gogorik. Betidanik oso eroso bizi dira gurasoen etxean, gehienak ezer egin gabe eta hori horrela jarraitzea nahi dute. Beti etxera ailegatu eta bazkaria prest, mahaia jarrita, arropa lisaturik, logela ordenatua... Zergatik joan beharko dira beste leku batera bizitzera horrenbesteko erosotasunez haien gurasoen etxean bizi badira?
Badirudi gurasoak haientzako zerbitzariak direla eta guraso batzuk ere, haien semeekiko dependentzia dute. Berdin zaie zerbitzari lana egitea, baldin eta beren seme-alabak beraiekin geratzen badira, besterik gabe, bakarrik sentitzen direlako eta laguntza nahi dutelako.


Badira gazteak, eta ez hain gazteak, beren gurasoekin bizitzea asko atsegin dutenak. Ez nuke esango erosotasunaren arrazoia nagusi denik, baizik eta gurasoekiko maitasuna hain dela handia, non ez dira haiengandik aldendu ere egin nahi. Maitasun hori jakina ona da, baina nire ustez, bakoitzak bere bizitza eraiki behar du, eta horretarako, gurasoekin bizitzen jarraitzeak ez du lagunduko.


Nire etxe azpian bizi da emakume zahar bat bere semearekin, 40 bat urte ingurukoa. Gizon hura ikusi nuen lehenengo aldia, hasieratik nabaritu nuen bere amarekin bakarrik bizi zela. Egia da elkarrekin askotan ikusi nituela, baina aurpegian ez du irribarre bat izan, gutxienez 20 urte zituenetik. Ez du apenas jendea agurtzen eta oso serio eta goibel dabil beti. Nire aburuz, hori da, bere amarekin bizitza osoa daramalako eta ez delakoz zoriontsua. Bere gurasoekin bizi diren 25 urte gorako gazteei, denbora pasa ahala, islatzen zaie aurpegietan tristura, goibeltasuna, zoriontasun eza… nik ikusi ditudan kasuetan, behintzat.


Emantzipatzea, nik uste dut funtsezko gauza dela. Diruaren arazoei aurre egiteko gai ez diren gazteen egoera ulertzen dut, bai eta batzuen erosotasuna ere. Baina nik beharrezkoa ikusten dut emantzipatzea, norberaren bizitza eraikitzea. Bizitza berria eraikitzerakoan, bai bikotearekin edo bai bakarrik, askatasun horren premia izatea ezinbestekoa iruditzen zait, ikasi behar dugulako gure kabuz gauzak egiten.

________________________________________________________


FUTBOLA FENOMENO SOZIAL GISA:


Jokoa bezala jaiotzen da, kirol batean bihurtzen da, ikuskizun bat izatera igarotzen da eta azkenean, negozio hutsa bilakatzen da. Futbolaz mintzatzen ari naiz bai, hain zuzen ere, historiako fenomeno soziokultural garrantzitsuenaz. Urteak pasa ahala, futbola fenomeno soziala bilakatuz joan da. Espainiaren kasuan, esaterako, nahiz eta beste kirolek garrantzia izan, futbola da fenomeno sozial indartsuena.


Komunikabideetan egunero agertzen da futbolarekin zerikusia duen zerbait, baina ez zaigu kirola bezala bakarrik azaltzen, baizik eta fenomeno sozial gisa. Espektakulo hutsa bilakatu egin da, eta jada, gure munduaren barruan beste mundu berri bat sortu da, futbola izenez ezagutzen dena.
Egunkariei dagokienez, guztietan kirol sailek egunkariko orri kopuru handia hartzen dute eta kontuan hartu behar da orri horietatik %90an futbolaz mintzatzen direla eta beste kirolak baztertzen dituztela. Beraz, ikus dezakegu futbolaren garrantzia komunikabideetan oso handia dela, bai irratian, bai telebistan eta baita egunkarietan ere.


Gizon gehienen kasuan, haien arteko elkarrizketen gai nagusia futbola izaten omen da. Futbolak itsutu egiten du jendea, une oro, bai elkarrizketetan, bai telebistan ageri baita futbolaren inguruko edozer gauza eta batzuentzat droga modukoa da. Larunbat edo igande batean tabernara sartuz gero, ikus dezakegu gizon asko telebistan botatzen ari diren partidua ikusten, ia-ia begiak kliskatu gabe pantailari so. Badirudi futbolak jendea zonbi bilakatzen duela. Ez al gara konturatzen dena ikuskizun hutsa dela?


Aipatzekoak dira ere, futbolaren inguruan jarraitzaile desberdinek sortutako taldeak. Hauek, haien futbol taldea une oro sutsuki defendatuz gain, haien ideologia politikoak aldarrikatzen dituzte. Gauza hauek burutzeko, beste taldekoen aurka borrokak eta iskanbilak sortzen dituzte. Adibidez, Real Madrilgo futbolzaleen artean, “Ultra Sur” izeneko taldea sortu zen duela urte asko. Talde honek burututako ekintzetan ez da bakarrik futbol-zaletasuna ikusten, ideologia nahasirik ageri zaigu eta. Nire ustez, haien helburu nabarmenena izango litzateke hauen ideologia, nagusi bihurtzea.


Laburbilduz, fenomeno soziokultural honek itsutzen gaitu. Milioiak eta milioiak ordaintzen dituzte futbol taldeek jokalariak erosteko. Milioiak baloi bati ostikoak emateagatik?
Pobrezia geroz eta gehiago zabaltzen ari delarik, normala al da jokalari horiek hainbesteko dirua irabaztea ezer ez egiteagatik?
Ez da batere normala, baina jendeak futbolarik gabe ez du etorkizunik ikusten, oso tristea benetan. Azken finean guk geuk futbola fenomeno sozial gisa handitzen dugu etengabe, futbola jende askoren bizitzetan zati handi bat hartzen du eta.

________________________________________________________


HEZIKETA SEXUALA ESKOLETAN:


Ezer baino lehen, azpimarratu behar dut heziketa sexualari eskoletan ez zaiola garrantzirik ematen. Hori arazo larria dela diote batzuk, baina beste batzuk, ordea, alde batera uzten dute eta azkenean, heziketa sexuala harri baten azpian geratzen da. Ez al dauka heziketa sexualak garrantzirik? Nork erakutsiko die gure seme-alabei zer diren harreman sexualak edota nolakoa den sexualitatea?
Heziketa sexuala eskoletan ez da bere osotasunean ematen eta gutxitan irakasten zaie ikasleei zertan datzan heziketa hori. Bertan, gai aunitz aurki ditzakegu; hala nola, sexua, sexualitatea, maitasuna, har eta besteei pasa daitezken gaixotasunak… Baina badirudi ez gobernuak ez familiek ez diotela heziketa honi behar duen garrantzia ematen, lotsagarria benetan.


Eskolek Osasun Zentroekin dituzten harremanak oso eskasak dira edota batzuetan ere ez dago inolako harremanik. Egon nintzen ikastetxearen adibidea jarriz, oker ez banago behin hitz egin ziguten sexu-harremanei, sexualitateari… eta horien inguruko gauzei buruz. Behin, ez dut gogoratzen institutuko ze mailan geunden, “Cofes”era eraman gintuzten. Bertan sexu-harremanei buruz, antisorgailu desberdinei buruz… mintzatu ziren. Baina bisita horrek bi ordu eskas iraun zuen, ez genituen beharrezkoak liratekeen gauza guztiak ikasi. Nire ustez, ez da nahikoa egun batean pare bat orduz horrelako zentro batera eramatea, hori eskolan etengabe irakatsi behar den zerbait dela uste dut.


Ezin dugu heziketa sexuala alde batera utzi eta itxaron beraiek bakarrik zertxobait ikasi arte. Noski gauzak ikasiko dituztela beraien kabuz edo lagunek esanda, baina benetako heziketa behar dute, pertsona heldu eta jakintsu batek gidatua. Beraz, gauza asko geratzen dira ikasi gabe heziketa bat ematen ez bada, eta ondorioak larriak izan daitezke. Gazte askok oso goiz hasten dira sexu-harremanak izaten eta ez dutenez ezagutza handirik gerta daitekeenari buruz, neska asko haurdun geratzen dira oso gazte direnean. Beste gazte batzuk, IHESA delakoa hartzen dute transmisio sexualaren bitartez.


Lehen esan bezala, heziketa sexuala eman behar da, baina ez du balio egun batean soilik zentro batera ikasleak eramatea zertxobait ikas dezaten. Larria iruditzen zait gobernuak horri kasu ez egitea, baina larriagoa oraindik ere familiek behin eta berriro horren inguruko gaiak ekiditen aritzea. Gurasoek ere irakatsi behar diete haien seme-alabei horrelako gauzak, ez dute itxaron behar norbait etortzea eta erosotasunagatik hark heziketa sexuala ematea.


Gertatzen dena da, gurasoek ez dakitela nolako erantzunak eman behar zaizkien ikasleei heziketa sexualari lotutako galderen aurrean, eta azkenean, askok heziketa hori alde batera uzten dute eta beste batek heziketa hori emango dielako esperoan geratzen dira. Ez dira konturatzen gobernuak heziketa sexuala bultzatzeko eta gehiago zabaltzeko laguntzak jartzen ez dituen bitartean, gurasoak izan behar direla haien umeek egiten dituzten galderen erantzule.


Ez al gara konturatzen heziketa sexuala eskoletan bultzatu beharra dagoela eta ez dugula baztertu behar?

NARRAZIOAK + IRUZKINAK

22 EBAKI
-Xabier Mendiguren Elizegi (2002)-

GAIA: basoan bizi den bikotearen maitasun istorio tragikoa kontatzen du.
Hainbeste maite dute elkar, non bizirik dauden bitartean ez dute behar bezala disfrutatuko haien arteko maitasunaz. Gizonak behatzak moztu behar ditu demostratzeko bere emazteari maite duela eta emaztea beti dio ez duela maite. Azkenean, behin hil direnean disfrutatuko dute haien arteko maitasunaz.


PERTSONAIAK: Dionisio eta Helena dira pertsonai nagusiak. Hauek gazte zirelarik ezkondu eta bikoterik preziatuena ziren, basora bizitzera joandako bikotea.
Dionisiok Helena beti negarrez aurkitzen du, uste duelakoz Dionisiok ez duela maite. Beraz, Helena beti triste, goibel eta negarrez dago eta Dionisiok behatza mozterakoan, pozik dago bere senarra zaindu behar duelakoz. Dionisiok, ordea, Helena maite du, baina azkenean desesperaziora ailegatzen da, hiltzen duen arte. Baina besarkatuz, laztanduz, maite zaitut esanez hiltzen dira. Badirudi haien arteko maitasuna bizi diren bitartean ezinezkoa dela.
Bestalde, 2. mailako pertsonaiak aipatuko bagenitu, esango genuke Helena eta Dionisioren haurrak direla maila honetako pertsonaiak, nahiz eta soilik hasieran aipatzen diren eta ez dute inongo ekintzetan parte hartzen, soilik aipatu dira. Pertsonai garrantzitsu bakarrak eta istorioaren erdigunea Helena eta Dionisio lirateke.


NARRATZAILEAREN IKUSPEGIA: kanpoko ikuspegia hartzen du kontakizun honetako narratzaileak. Narratzaile-motari dagokionez, orojakilea da. Narratzaile honek pertsonaien sentimenduak eta zioak, beraien arteko harremanak, gertaeran duten jokabidea, zehatz-mehatz ezagutzen ditu. Kanpotik kontatzen du istorioa, baina pertsonaien sentimenduen barnean sartzen da eta momentu oro adierazten du zer sentitzen duen bakoitzak eta ekintza bakoitza emozioz betetzen du, bertan egongo balitz bezala. Bi pertsonai hauen sentimenduak ezagutzen ditu zehatz-mehatz. Senarra kezkatzen denean bere emaztea hain goibel eta triste ikusterakoan, asko desesperatu egiten da, jada ez dakielako zer egin egoera horrekin. Narratzaileak 3. pertsonan idatzi du, elkarrizketetan izan ezik logikoa denez.


GIROA, TOKIA, DENBORA: basoan kokatzen da kontakizuna. Hasiera batean, udaberrian kokatzen da. Ezkontzen direnean eta bertara joaten direnean bizitzera lanean eta maitasunean aritzearen egunerokotasuna bilatzen dute. Maitasuna nagusitzen zen hasieran etxe hartan. Senarrak mendian lan egiten zuen eta dena bikain zihoan. Baina giroa okertuz joan zen, maitasunezko istorioa, istorio tragikoa bilakatuz joan baitzen.
Tokia oso lasaia zen, eta isiltasuna nagusitzen zen bertan. Izandako haurrak bertan askatasun osoz jolasteko modukoa, inor molestatu gabe eta inorengandik molestatua izan gabe.
Denborari dagokionez, ez dakit zuzen historikoki ze garaitan kokatu nahi izan du idazleak kontakizun hau, baina tragedia greziarraren kutsua ikus daiteke. Maitasuna beste muturreraino eramana izaten da, tragedia batean bihurtzen delarik. Nire ustez, K.a 5. mendean kontatzen ziren istorioak honako istorio honekin konparatu nahi izan du, hain zuzen ere, mende honetan tragedia greziarrari sorrera eman zitzaiolako. Bestalde, istorioaren denboraren luzera zehatza ez dakigu, hilabete batzuk irauten du kontakizunak.


IDAZKERA: idazleak lehenaldian idatzi du, nahiz eta elkarrizketetan orainaldia sartzen duen. Nire ustez, idazkera nahiko xinplea, oso jasoa dela ez nuke esango, baina lagunartekoa ere ez da. Emozioak oso ondo adierazten ditu (adibidez: laztankiro, zoragarriki…) bakoitzak sentitzen duena hitz bakoitzean islatzen dituelarik, maitasunari garrantzi handia emanez eta era berean, tragediari bidea emanez amaiera tragiko bat gauzatzeko.


LABURPENA: gazte ezkondutako eta basora bizitzera joandako bikotearen istorioa kontatzen du. Maitasunaz beteriko bikotea da eta hau elkar egunero erakusten duten gauza da. Baina Helenak 3 hitz horiek “ez nauzu maite” esaterakoan, Dionisiok zerbait egin behar du bere emaztea konbentzitzeko, eta esaten duena gezurra dela ikusarazteko. Beraz, hitz horiek esaten dituen bakoitzean behatz bat mozten du eta azkenean eskuko hatzak eta oinetako behatz guztiak ere mozten ditu. Gau batean, desesperazioz beteta, bere emaztearen ahotik hitz horiek atera ondoren, bere 21. hatza mozten du eta ondoren Helena kolpatzen du. Biak batera hiltzeko zorian daude eta horren bitartean, zenbat maite duten elkarri adierazten diote. Horregatik diot amodioz beteriko istorioa dela, baina aldi berean, oso tragikoa bihurtzen dela, maitasuna egoteko sufrimendua egon behar dela adierazten delako. Badirudi asko maite dutela elkar, baina azkenean hil behar direla guztiz maitasunaz disfrutatu ahal izateko.


_________________________________________________________


AMUÑA MARGARITA
-Xabier Mendiguren Elizegi (2002)-


GAIA: amuña triste batek bere bilobari kontatzen dion istorioan oinarritzen da kontakizuna. Istorio hau amuña Margaritak hemezortzi urte zituenekoa da, eta bizitako maitasun istorioa kontatzen dio bere bilobari. Gaizki bukatu zen maitasun istorioa Giulio italiarrarekin. Baina zinemara joan zenean ikusitako pelikula horretan, pertsonai horrek Giulioren antza zuenez, istorioa birgogoratzen du amuñak.


PERTSONAIAK: kontakizuna hiru zatitan banatzen denez, orainaldikoa, iraganekoa eta orainaldikoa, pertsonai desberdinak aurki ditzakegu. Orainaldian, amuña Margarita eta Garbiñe, bere biloba, dauzkagu. Orainaldian agertzen zaigun amuña Margarita emakume tristea da, goibel dagoena. Egun osoa siloian puntua edo gantxillo egiten egoten da eta isiltasuna nagusitzen da bere txokoan, hitzik ez. Garbiñe bere biloba da, eta hain triste ikusten du bere amuña non etxetik ateratzeko eta animatzeko zinemara joateko gonbitea egiten dio. Ez du bere amuña triste ikusi nahi, bera ere triste jartzen delako. Orainaldian, garrantzi handia duen pertsonaia, dudarik gabe, amuña Margarita da eta Garbiñek narratzailearen papera egiten du. Iragananean agertzen zaizkigun pertsonaiak dira Doña Rosa, Giulio italiarra eta berriro ere, amuña Margarita gaztea zenean. Doña Rosa, Margaritak lan egiten zuen kostura-etxeko jabea da. Margaritak hemezortzi urte izango zituen eta bertan lan egiten zuen botoi-zuloak egiten eta botoiak josten. Egun batean, lanean zegoela, mutiko bat agertu zen jantzia probatzeko, Giulio izenekoa, italiarra, guapoa, biboteduna, gizon dotorea. Horrez geroztik, elkarrekin ateratzen hasi ziren eta aste pare bateko harremana izan zuten.


NARRATZAILEAREN IKUSPEGIA: bi narratzaile bereizten ditugu eta pertsonaiekin gertatzen den bezala, kontakizunaren zati bakoitzean narratzaile bat daukagu. Biek 1. pertsonan idazten dute. Lehenengo zatian,
Garbiñe da narratzailea eta bere ikuspuntutik nola ikusten duen amoña kontatzen digu. Bigarren zatian, ordea, amuña Margarita, edo hobe esanda, Margarita gaztea zenekoa da narratzailea. Kontatzen digu non lan egiten zuen hemezortzi urterekin, Giulio ezagutu zuenekoa, nola izan zen haien harremana… Narratzailearen ikuspegia, bietan, barruko ikuspegia da. Narratzaile-motari dagokionez, objektiboa. Hau da, narratzailea gertaeretan parte hartzen dutenetako bat izatea oso interesgarria da gertaerek pertsona jakinen gain duten eragina eta sortarazten dituen erreakzioak ezagutarazteko. Beraz, Garbiñe narratzailea denean orainaldian hitz egiten du, 1. pertsonan, bere amona nola ikusten duen azalduz. Eta Margarita narratzailea denean, iraganean hitz egiten du, 1. pertsonan, bere emozio eta sentsazio guztiak adieraziz, eta sentitzen duen guztia aipatuz; gorrotoa, maitasuna, inpotentzia…


GIROA, TOKIA, DENBORA: orainaldian, tokia eta denbora ez dakigu zehazki, baina nik esango nuke Donostian (iraganean bezala) kokatzen dela, eta gutxi gorabehera, gaur egungo kontakizuna dela. Bestalde, orainaldiko kontakizunak egun bateko iraupena du. Giroari dagokionez, nahiko giro tristea da, Garbiñek bere amuña oso triste eta goibel ikusten du eta ez daki zergatik, amuñak ere ez du hitzik esaten.
Iraganean, tokiari dagokionez, ziurtasunez dakigu Donostian kokatzen dela kontakizuna. Denborari dagokionez, ez dakigu zehatz-mehatz ze urtetan kokatzen den, baina datu batzuk ditugu kokatzeko gutxi gorabehera hamarkadan. Esaterako, (…eta orduan modan zeuden kantak-eta jotzen zitiztean, txarlestona edo, foxtrot edo tangoak...), (orduan ez geninan zinerik eta). Giroa maitasunezko litzateke. Margaritak hemezortzi urte inguru ditu, botoiak josten lan egiten du eta Giulio izeneko mutiko italiar dotorea ezagutzen du eta maitemintzen da, giro polita da nahiz eta Margarita ez den asko fidatzen mutilaz eta azkenean bertan bera uzten du harremana.


IDAZKERA: aurreko puntuetan aipatu bezala, narratzaileek orainaldian eta lehenaldian idatzi dute. Idazkera ez da oso jasoa, nik esango nuke kolokiala dela. Amuña Margarita narratzailea denean, izugarri nabaritzen dira emozioak eta sentimenduak. Giulio ezagutzen duenean oso ondo geratzen dira islatuak ilusioa eta maitasuna, egiten duten gauza bakoitzean. Baita ere, Giuliorekin haserretzen denean ere gorrotoa, amorrua… asko nabaritzen dira. Duela urte asko bizitako maitasun istorioa da kontakizun honen protagonista, gaizki atera zen maitasun istorioa, baina amuña Margarita bihotzean markatu duena. Beraz, idazkera nahiko sinplea da, baina azpimarratzekoa da emozioen garrantzia hitz bakoitzean. Eta azkenik, aipatu beharrekoa da Margarita narratzailea denean hika erabiltzen duela (nindunan, zunan, nionan…) eta nire ustez, hikak politago egiten duela kontakizuna.


LABURPENA: amuña triste baten istorioa kontatzen du. Bere biloba Garbiñek goibel ikusten du zinemara joan ziren azkeneko alditik eta ez daki zer egin berarekin. Azkenean, zinemara gonbidatzen du. Garbiñek antzematen du filma berezia dela amuñarentzat. Filma amaitzen denean amuña Margaritak kontatzen dio bere bilobari horrela egoteko arrazoia. Hemezortzi urte zueneko istorioa gogoratzen du, nola Giulio deituriko italiar batekin maitemindu zen, baina azkenean haien arteko harremana zapuztu zen. Gauza da, pelikularen pertsonaiak eta Giuliok antz handia
dutela, eta beraz, amuña oroitzapen horiek triste jartzen dute, baina era berean, gustura sentitzen da hori kontatzerakoan.

NARRAZIO PERTSONALAK

BART IZAN NUEN AMETSA:


Iratzargailuak etengabe errepikatzen du hainbeste gustatzen zaidan melodia alaia. Ohetik ezin altxatu, sentsazio arraro batek ez dit ezertan pentsatzen uzten. Zergatik ote dudan sentsazio hori galdetzen diot neure buruari. Bat-batean burura etorri zait bart izandako ametsa, guztiz arraroa. Hogei bat urteko neska nintzen eta nire lantegiko nagusiak langile batzuk hautatzen zituen Australiara negozio-bidaia egiteko. Hautatutako pertsona horien artean, ni nengoen. Hasieran oso urduri jarri nintzen, beldurra ematen zidalako hegazkinean bidaiatzea. Bidaia hilabete bat barru burutuko zen eta geroz eta ilusio handiagoa nuen. Bizitza osoan ez nintzen hiritik atera, lana zela eta beti han geratu behar izan nintzelako.


Australiara joateko eguna iritsi zen azkenean eta jada prest nengoen bidai hura burutzeko. Nire gurasoekin eta lagunekin egon ondoren, aitak aireportura eraman ninduen. Bi ordu pasa ondoren, hegazkina hartu nuen. Lankideekin batera eseri nintzen eta lasaitzen ninduten bitartean, bidaia aurrera zihoan. Bat-batean hegazkina bortizki mugitzen hasi zen eta nire gorputzean barrena ikara nagusitzen zen, geroz eta gehiago. Beldurra neukan, beldur handia. Soinuak, sufrimendu oihuak… entzuten ziren.
Ez ginen konturatzen, baina hegazkina itsasorantz abiatzen zen. Eztanda handia sortu zen segundo gutxi batzuk igaro ondoren.
Hegazkinean gindoazen bidaiari guztiak bizirik geunden eta ziztu bizian hasi ginen igeri egiten hurbil ikusten zen hondartzarantz. Ez genuen gure gorputzaren atalik sentitzen, igeri egiterakoan egindako esfortzu ikaragarria zela eta.


Azkenean, hondartzara ailegatu ginen, arnasa hartu ezinik. Guztiak etzanda geunden, gertatu berri zitzaiguna gutxinaka asimilatzen genuelarik. Zerbait pentsatzen hasi ginen bizirik iraun ahal izateko. Batzuk janari bila eta beste batzuk sua egiteko egurra hartzera sartu ziren oihanean barrena. Bestelako taldekideak, baltsa bat egiten geratu ginen bertatik alde egin ahal izateko. Ez genuen ezer egiterik lortu, beraz, gaua elkarren ondoan igaroko genuen. Gutxienez, sua egitea lortu genuen gau osoan berotasuna sentitzeko, eta, fruitu gorri, txiki eta ezezagun batzuk afaldu genituen.


Goiz lokartuko ginen, oso nekatuta baikeunden eta egiteko asko zeuden hurrengo egunean. Lokartzear nengoelarik, animalien hotsak entzuten hasi nintzen. Hasiera batean ez nien kasu handirik egin, baina hotsak geroz eta ozenagoak ziren. Ikaratzen hasi nintzen. Ordu bat barru jada ez ziren inolako hotsik entzuten, eta beraz, lokartu nintzen.
Bat –batean, norbait nire alboan zegoela nabari nuen. Ilun zegoen eta besoak mugitzen hasi nintzen ukitzeko nire ondoan zegoen hori. Zerbait iletsua ukitzen ari nintzen, zer ote? Animali basatiaren hotsak entzuten nituen hurbil, oso hurbil. Segituan den argitu zen eta pantera beltz eta handi baten aurpegia neukan nirearen kontra jarrita. Honek ahoa ireki zuen ni jateko asmoz eta jan behar ninduenean… iratzargailuaren melodia entzuten hasi nintzen, geroz eta ozenago, guztiz esnatu nintzen arte. Hau bai amesgaiztoa!!!

________________________________________________________


JAIO NINTZENEKO MOMENTUA:


Dena ilun-ilun zegoen, ez zen ezer ikusten. Ez nekien zer gertatzen zen. Zerbaitek hainbeste denbora igaro nuen gordeleku goxo eta bero hartatik atera nahi ninduen. Oihuak entzuten ziren, oihu ozenak. Norenak ote? Momentu bakoitzean beldurra sentitzen nuen, azaldu ez dezakedan beldurra. Zerbait arraroa sumatzen hasi nintzen. Zer ote?
Gutxinaka nire gordelekutik irteten hasi nintzen norbaitek bere eskuekin ateratzen ninduen heinean.


Minutuak igaro ziren eta azkenean konprenitu nuen bertatik ateratzeko momentua ailegatu zitzaidala eta esfortzu txiki bat egin behar nuela nik ere bertatik ateratzeko eta gauzak ez korapilatzeko. Argi distira gutxi batzuk ikusten hasi nintzen. Negarrez hasi nintzela gogoan dut, oso ikaratuta nengoen. Norbaitek azkar-azkar zerbaitekin estali ninduen beroa gal ez nezan eta norbaiten besoetan utzi ninduten, nire amaren besoetan. Begiak ia itxita nituen, baina, hala ere, zertxobait ikusten nuen, nire mundu berria izango zenaren zatitxo txiki bat. Ongi etorria ematen zidaten pertsonek inguratzen ninduten eta nortzuk ziren galdetzen nion neure buru txikitxoari.


Zorionaz betetako gela zen hura. Azaroaren amaiera bazen ere, eguzkiak bere poztasuna gela hartara eraman zuen. Bertara sartzen zen jende guztiak irribarre bat zeukan aurpegian, irribarre handia eta polita.
Ni jaio baino lehen igarotako orduak kontatuko ditut hitz gutxitan. Nire ama ospitalera eraman baino lehen, goiz hartan aitak nire anaia, 4 urte zituena, ikastolara eraman zuen eta segituan, nire amaren bila joan zen ospitalera eramateko. Aita eta ama urduri zeuden, haurdunaldia nahiko berezia eta gogorra izan baitzen eta beldurrez zeudelako. Egia esan, hamar edo hogei egun lehenago jaio behar nintzen medikuaren esanetan.


Goizeko 12tan jaio nintzen, badirudi presa nuela nire amaren sabeletik ateratzeko eta azkenean ez nuen arazo handirik eman. Ia 4 Kg pisatu nituen, beraz, nahiko neskatxa handia eta potoloa nintzen. Hiru ordu igaro ziren nire aitak ama ospitalera eraman zuenetik ni jaio nintzen arte, beraz, erditze nahiko laburra izan zen. Nire aita amarekin gelan geratu zen eta nire anaia klasetik atera orduko, bere bila joan zen arrebatxoa ikus zezan. Anaiak ilusio handiarekin hartu zuen nire jaiotza, ospitalerako bidean oso pozik joan zelako kontatzen baitzidan sarritan aitak. Eta horrelakoa izan zen ni jaio nintzen eguna, zoragarria eta zoriontsua.

_________________________________________________________


TXIKITAKO PASARTE BAT:


Uda zen eta egun eguzkitsu bat zetorrela ikusi nuen leihotik at. Nire amak esnatu ninduen supermerkatura joan behar zela esanez eta ea berarekin joan nahi nuen galdetu zidan. Txikia nintzenean izugarri gustatzen zitzaidan supermerkatu horietara sartzea eta hainbeste gauza, jende… ikustea eta beraz, nire amak galdetu zidanean nahiko nukeen hara joatea, baietz erantzun nion eta ziztu bizian ohetik altxatu nintzen gosaria hartzeko. Goizeko hamarrak aldera atera ginen etxetik. Oker ez banago, bost urteko neskatxa nintzen eta supermerkatura joateak zirrara sortzen zidan gorputz osotik. Gauza nahiko sinplea zen supermerkatura joatea, baina hainbesteko ilusioa egiten zidan, non egun osoan irribarretsu nengoen. Behin gosaldu nuelarik, azkar jantzi eta nire amaren eskutik heldu nintzen aparkatuta zegoen kotxeraino ailegatu arte.


Supermerkaturako bidean, nire amak gustuko nituen abestiak jarri zizkidan eta nik poztasun osoz ozen abesten nituen abestiak nire amak entzuteko.
Azkenean ailegatu ginen supermerkatu hartara. Zentro komertzial batean zegoen eta izugarri handia zen. Alde guztietara begiratzen jarri nintzen, ezin bainuen sinetsi hain handia zenik, bestelako mundua zen niretzat.
Poliki-poliki sartu ginen eta nire amak poltsikotik, erosi behar genuenaren zerrenda luzea atera zuen. Nik bitartean gauza guztiak kuxkuxeatzen nenbilen. Eskutik hartu ninduen gal ez nezan eta elkarrekin hasi ginen gurdia betetzen.
Ondoren nire amak esan zidan nengoen tokian itxoiteko, berak zerealak hartuko zituela, beraz, bertan bakarrik geratu nintzen nire ama itxoiten.


Minutuak igaro ziren eta ama ez zen inondik ere agertzen. Beldurtuta nengoen ezagutzen ez nuen toki handi hartan. Hasiera batean, lasai egoteko ahalegina egin nuen, baina azkenean urduritzen hasi nintzen. Alde batera eta bestera ibiltzen hasi nintzen, baina ez nuen ama inon topatzen. Gogoa dut birritan edo hirutan oihukatzen hasi nintzela nire ama bilatzeko asmoz, baina alferrikakoa izan zen.
Txikia nintzen eta hain handia zen supermerkatu horretan inurri txikitxo bat izango banintz bezala sentitzen nintzen. Etsipenez, negar zotinka hasi nintzen amatxorekin egon nahi nuela oihukatuz. Jende guztiak begiratzen ninduen eta ni korrika egiten hasi nintzen sarrera jartzen zuen tokira laster iristeko. Segundo batzuk pasata iritsi nintzen sarrerara. Bertan zegoen emakumeak ikusi zuenean negar asko egiten ari nintzela, galdetu zidan zer gertatzen zitzaidan eta nik, ama aurkitzen ez nuela erantzun nion. Emakumeak galdetu zidan nola deitzen zen nire ama eta esan nionean, mikrofonoa hartu eta amaren izena esan zuen nire bila sarrerara etortzeko esanez.


Minutu bat barru nire ama agertu zen, urduri, kezkaturik. Besarkada handia eman zidan ni lasaitzeko asmoz.
Pasarte hau gogoratzen dugun bakoitzean irribarrea jartzen zaigu aurpegian eta barregura handia sorrarazten digu. Nahiz eta nire amak ez duen pasarte hau ondo gogoratzen, nik askotan gogoratzen dudan istorioa da eta ez dakit zergatik, baina asko atsegin dut.

TXU TXAO

Laburpena:


Txu Txao funtzionarioa eta bere familia herrialde urrun batera bidaiatzen dute, Txu Txaok bere ugazaben agindua beteko duelarik. Bidean ostatu bat topatzen dute, hertsirik dagoena bertan mamu bat dagoelako. Txu Txaok mamuari aurre egingo diola esaten du eta beraz, familia osoak ostatuan igaroko du gaua. Guztiak lo daudelarik, Txu Txaok zaindariaren lana egiten du mamua ez agertzeko. Soinu batzuk entzuten ditu. Bere burlan munstro bat irudikatzen du eta haren kontra hasten da jotzen ezpatarekin. Munstroak oihukatu eta Txu Txaok berriro jo. Soinuak eta oihuak entzuten dira eta funtzionarioa guztia kolpatzen hasten da, oihuak entzuten ez direnera arte.
Esnatzen denean, mahai baten azpian bere alabaren burua ikusten du gorputzetik aldendurik dagoela eta bere familia non dagoen galdezka hasten da, bere familia non dagoen galdezka…

ELUR ZURITAN

Klaseko ariketa / testuari buruzko galderak erantzun:


Eskema:

* 1. lerrotik 14. lerrora arte sarrera daukagu. Bertan, hasieran, elurrak sortzen dituen paisaiak nolakoak diren deskribatzen du, deskribapen subjektiboa erabiliz.
Jendeak zer egiten du elurra egiten duenean kontatzen du ere.

* 15. lerrotik 49. lerrora arte ehiztariek egiten dutenaren salaketa egiten du idazleak eta azpimarratzen du, gaur egun, gehienbat ehizatzen dela afizioa dela eta, eta ez soilik elikatzeko.


* 50. lerrotik amaiera arte. Elikatzeko ez dela beharrezkoa hainbeste espezia desagertzeko zorian uztea. Animaliek ere bizitzaren zati handi bat dira eta bizitzeko eskubidea daukate. Bizitzea denontzat da.


Laburpena:

Elurra egin du eta pertsona guztientzat atsegina da egiten dituen paisaiak. Zuri-zuri uzten ditu kaleak eta umeen gogoko dute elurrarekin jolastea. Eta etxeetan geratzen direnek ere atsegin dute kanpora begiratzea eta dena zuri ikustea.
Bestalde, ehiztariek animali gehiago hiltzen dituzte garai hauetan. Hotza egiten du, nekea animaliengan nabarmentzen da eta nahiko desorientatuak daude. Guzti honengatik, abantaila gehiago dituzte ehiztariek eta elikagaiak lortzea baino, afizioa dela-eta hiltzen dituzte geroz eta animali gehiago eta espezie batzuk desagertzeko zorian daude. Ez dute animalien bizitza errespetatzen.
Elikatze kate bat dago animali guztion artean, bizitzeko bestelako animalien beharra dugu, elikatu beharra daukagu kate hori jarraitzea. Baina animali horiek eta baita landareak ere, gu bezala, bizitzaren zati bat dira eta guk oso atsegin dugu ingurunean animali eta landare horiek behatzea, bere kantuekin gozatzea, bere formaz liluraturik geratzea…eta abar.

domingo, 10 de enero de 2010

DESKRIBAPENAK (objektiboa)

HERRIALDE BATEN DESKRIBAPENA (objektiboa):

Gipuzkoako lurralde historiko eta probintziako kostaldearen erdigunean kokatutako hiri turistikoa da, Euskal Herrian (Espainia). Ekialdeak eta hegoaldean Ayarekin muga egiten du eta mendebaldean, aldiz, Getariarekin. Hiri bezala, zeina 22474 biztanle dituen, 1237. urtean sortu zen Zarautz Fernando III. aren eskutik. XVI. mendera arte, bertakoek arrantza praktikatzen zuten, gehienbat balearen arrantza. Baina Kantauriko balearen desagerpenarekin nekazaritzari edota industriari ekin zioten.
Uda aldatuz joan zen eta Zarautz, biztanleriari eta eraikuntzari dagokionez, haziz joan da. Gaur egun, Bilbo eta Donostiarekin batera, Euskal Herriko hiri turistiko garrantzitsuena da. Zarautzeko hondartza, 3 Km dituena, Euskal Herriko zabalena eta Kantauriko luzeenetariko bat da.


Kulturari dagokionez, batetik aipatu dezakegu Arte eta Historiako museoa. Bestetik, zaletasun handia dago surfean, are gehiago, aipatzeko da bertan egiten diren txapelketa mundialak eta herrialdeko lehiaketak. Bestalde, bizikleta da gehien erabiltzen den garraioa, bertako orografia laua baita. Hainbat kirol nagusitzen dira bertan, hala nola, arrauna, eskubaloia, saskibaloia, surfa, futbola eta errugbia. Eguraldiari dagokionez, normalean eguraldi ona egiten du, baina baita euri asko ere. Udan, esaterako, turismoa asko hazten da eguraldia dela eta, nahiz eta eguraldia nahiko irregularra izan.
Aipatzekoa da zerbitzuaz ondo hornituriko hiria dela eta bestelako herri eta hiriekin hobeto komunikatzeko, garraio aniztasuna aurkitzen dugu, esaterako, trena eta autobusa. Hauek eguneroko bizitzan bai bertako biztanleak bai turistek erabiltzen dituzten garraioak dira. Eta azkenik, esan beharra dago, turismoentzat oso erakargarriak direla dauden kanpinak nahiz hotelak nahiz pentsioak, beti beteak baitaude.













(Zarautz)

LAN-ELKARRIZKETA

Galderak:



- Elkarrizketa egiten duena ama bat da eta bi seme-alaba ditu. Pertsona baten bila ari da umeak zaintzeko.




Arratsalde on!


*Lehendabizi zure aurkezpen txiki bat egingo didazu zuen izaera nolakoa den esanez eta nik zuei buruz informazioa eskuratu ahal izateko, mesedez.


*Zein da zure lan-esperientzia? Ze motatako lanetan ibili zara?


*Umeak zaintzeko beharrezkoa da umeak gogoko izatea, beraz, jakin ezazu hori dela gehien inporta zaidana. Beraz, gustuko dituzu? Esperientziaren bat umeekin? Esperientziaren bat izatekotan, nolakoa izan zen?


*Umeekin izugarrizko konpromezua hartu behar dela badakizu, beraz, atentzio asko jarri behar zaie eta beraiekin egon. Gai ikusten zarete mota honetako lan bat egiteko?


*Ze errekurtso erabiliko zenituzke umeak entretenitzeko eta ez aspertzeko, baina beti gauza berdina ez egiteko?



Honekin amaitu da elkarrizketa, milesker etortzeagatik eta zerbait erabakitzerakoan deituko zaitut. Milesker berriro ere.


Agur!

GUTUN INFORMALA

Nire gurasoei gutuna:





Iruñean, 2009ko irailaren 12an



Guraso maiteak,

zer moduz doa dena Iruñetik? familia guztia ondo al dago?
Bartzelonatik dena ondo doa, bai etxean bai ikasketetan. Etxean ondo moldatzen naiz, ez da oso handia baina bi pertsona bizi ahal izateko nahikoa da. Nirekin bizi den neska Maitane izena du eta oso harreman ona daukagu gure artean. Berak psikologia ikasten du, beraz, ez doa nire klasera. Ni bezala fisioterapia egiten duen jende aunitz ezagutzen dut. Momentuz ez da karrera zaila, baina kontzentrazioa eta lan asko egitea eskatzen duen karrera da.



Bestalde, eskutitz hau idazten dizuet hartu dudan erabakiaren berri emateko. Lagun batzuekin hitz egin dut, honi buruz ere informazioa bilatu dut eta nik uste dut organo-emaile izatea oso onuragarria izango litzatekeela beste batzuen bizitzak salbatu ahal izateko. Gainera, organo-emaile elkartean egon naiz seguru egoteko eta bertan informazio ugaria eman didate lasai egoteko eta ikusarazteko aukera paregabea dela eta guztiok animatu behar garela. Gauza da, nire pisu-kideak giltzurrin arazo latza duela eta horregatik erabaki hori hartu dut, organo-emaile egin naiz. Esan dizuedan bezala, organo-emaileek pertsona askoren bizitza salba dezakete eta hori gerta daitekeela pentsatuz gero, pertsona hobeagoak eta bihotzonekoak izan gaitezke ere. Hain zuzen ere, denok hartu beharko genukeen konpromisoa da, aurreiritziak baztertuz, pertsona gehiago konprometituko bagina bizitza gehiago salbatuko genituzke eta jendeak asko eskertuko luke.



Espero dut, zuek eta familiako kideek nire erabakia errespetatuko duzuela eta ez didazuela inolako trabarik jarriko. Ulertu behar nauzue eta laguntza eman, bizitzan hartu dudan erabaki garrantzitsuenetariko bat da eta ilusio handia jarri dut honengan. Jendearen bizitza salbatzea, gure esku dago. Espero dut nik bezala zuek agian ere organo-emaile izatearena pentsatuko duzuela, hobeto sentituko gara geure buruarekin.



Besterik gabe, zuen erantzuna itxaroten egongo naiz. Goraintziak denoi.


Besarkada handi bat eta muxu asko, agur!



Saioa

EUSKARAZKO ETA GAZTELERAZKO PASARTEAK

1- Estuve devanándome los sesos pensando cómo podía hacer aquello
- Burmuinak higatzen egon nintzen, hori nola egin pentsatuz.


2- A mí me gustaría que las cosas fueran de otra manera, pero está visto que no están por la labor.
- Gustatuko litzaidake gauzak beste modukoak izatea, baina argi dago ez direla horretarik ari.


3- No me tienen en cuenta, soy el último mono en casa.
- Ez naute kontuan hartzen, pikaren azken umea naiz.


4- Esa gente no es ni fu ni fa, ni una cosa ni otra.
- Jende hori ez ur ez ardo da.


5- Esa no tiene pelos en la lengua, habla bien claro.
- Mingainean ez dauka herdoilik, oso argi hitz egiten du.


6- A ese no lo podemos ver ni en pintura.
- Hura deabrua baino gehiago ezin dugu ikusi.


7- Estamos hasta el moño de esa profesora, lleva dos años de baja y además nos echa la bronca.
- Ederki aspertuta gaude irakasle horretaz, bi urte daramatza eta gainera errieta botatzen digu.


8- Mikel puso los ojos en la chica que tenía al lado, en Miren.
- Mikelek ondoan zuen neska, Miren, begiz jo zuen.


9- Te lo digo exactamente como me lo han contado.
- Erosi bezala saldu egiten dizuet.


10- Perdóname pero esa lechuga no es de tu huerto.
- Barkatu, baina aza hori ez da zure baratzakoa.


11- Así mataremos dos pájaros de un tiro.
- Horrela bi txori harri batez hilko ditugu.


12- Las cosas son así, no tienen vuelta de hoja.
- Horrelakoak dira gauzak, ez haratik ez honatik.

13- Tenemos que defender lo nuestro con uñas y dientes.
- Gurea dena hortzez eta haginez defendatu behar dugu.


14- Vine a la Universidad en San Fermin, pero estaba cerrada a cal y canto.
- San Ferminetan Unibertsitatera etorri nintzen, baina iltzez eta giltzez itxita zegoen.


15- Dicho sea de paso, no tenemos dinero suficiente para acabar el mes.
- Artetik errateko, ez dugu behar den dirua hilabetea amaitzeko.


16- Llegó dando tumbos, con una buena borrachera.
- Heldu zen erorka bidean, mozkor-mozkor eginda.


17- El lunes tenemos que levantarnos a las cinco de la mañana para llegar puntual, no hay otro remedio.
- Ez dago bete erremedio santurik, astelehenean 5etan jaiki behar dugu.


18- No sé en qué quedará la cosa, pero no han dado el brazo a torcer.
- Ez dakit zertan geldituko da gauza, baina ez dute gogoa saldurik.


19- Y para colmo, además de echarme del trabajo, me dijo que no iba a cobrar ni una peseta.
- Eta azak ontzeko, lanetik botaz gain, esan zidan ez nuela pezetarik kobratuko.


20- Estoy hasta los cataplines de mi primo.
- Kokoteraino nago/ leporaino asea nago/ lepo zintzurreraino nago…nire lehengusuaz.


21- Ese tío, para mí, es peor que un grano en el culo!
- Hura, begiko zikina baino/ begiaren zaborra baino… gutxiago maite dut.

BILERA-AKTA

Bilera-akta


Iruñean, 2009.ko Irailaren 8an, bildurik Bizkaia Kalea 6 portalean, IRUÑEAKO BIZKAIA KALEA 2-4-6 ETA GEREZIONDO PLAZA 1-2-3-4 JABEKIDE KOMUNITATEA.


Arratsaldeko 20:45etan, bigarren deialdian, horretarako deituak izanik, ondoren aipatzen diren Jaun eta Andere jabekideen parte hartzearekin,



BERTARATUAK - KALEA/PLAZA ETA PISUA

*AGUIRREBEÑA ZABALETA, JOSE LUIS
BIZKAIA 2, 4ºB

*ALVAREZ DELGADO, YOLANDA
BIZKAIA 4, 1ºA

*MANTEROLA IBARGUREN, MARTIN
BIZKAIA 6, 2ºD

*GONZALEZ BETELU, EDURNE
GEREZIONDO PLAZA 1, 1ºB

*EPELDE SEGUROLA, IMANOL
GEREZIONDO PLAZA 2, 4ºE

*KORTAJARENA ITURRIOZ, BEGOÑA
GEREZIONDO PLAZA 3, 2ºA

*MARTINEZ URIARTE, ALEJANDRO
GEREZIONDO PLAZA 4, 3ºD



Bileran parte hartzen dutenen sinadurak jasotzen dira akten liburuan.

Ondorengo akordioetara iritsi zen eguneko aztergaiaren arabera:

1.- Aurreko bileraren akta onartzen da.

2.- Jabekide Komunitatearen arduradun berrien hautaketa.

Hautatuak honako hauek dira:

->LEHENDAKARIA:GEREZIONDO PLAZA 2.-EPELDE SEGUROLA, IMANOL 4ºE

->LEHENDAKARIORDEA: BIZKAIA 6.-MANTEROLA IBARGUREN, MARTIN 2ºD

->ARDURADUNA: GEREZIONDO PLAZA 4.- MARTINEZ URIARTE, ALEJANDRO 3ºD

->ARDURADUNA: BIZKAIA 4.- ALVAREZ DELGADO, YOLANDA 1ºA


3.- 2008 urtean izandako kontuak. Lehengo urteko kontuak onartzen dira.

4.- 2009. urteko aurreikustearekin egingo dena erabakitzea eta onartzea.


Deialdiarekin batera bidali izan den aurreikustea onartzen da.

Bertan, azpimarratzekoa da 6.000 €ko aurreikustea erabiliko dela honako hauei aurre egiteko:

- Isurbideen mantentzea.
- Teilatua eta bertako hodiak ikuskatu eta konpondu.
- Eraikuntzan azaldu diren arrailduren konponketa.


Gai gehiagorik egon ez denez gero, bilera amaitu egin da.
Eta horrela jasota gera dadin, nik, idazkaria naizen honek, honako akta hau jaso dudala.


Besterik gabe, bilera 21:15etan amaitu zen.





Iruñean, 2009ko Irailaren 8an